“KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL”
Maiatza 18, 2009 | Egilea: peioLIBURUARI BURUZ:
“Kutsidazu bidea, Ixabel” Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratutako umore eleberri laburra da. Erabat arrakastatsua, euskarazko fikzio-libururik salduenetarikoa da. Milaka euskaldunberri nobelako pertsonaiarekin identifikatu dira. 2003-an, liburuan oinarritutako antzezlana estreinatu zuten. Hiru urte eta gero, 2006-an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian filma aurkeztu zuten. Urte berean, ETB1ean telesaila emititzen hasi zen, filmeko argumentari beste bilbeak gehitzen zizkion muntai batekin. Filmaren arrakastari ahalik eta zuku gehien atera nahian, Sagastizabalek “Kutsidazu berriz, Ixabel”, bigarren zatia argitaratu zuen. Nik irakurri dudan liburua, Ostiral Saila argitatu zuen eta 6. argitaraldia da.
Egia esan, nik ez dut gustukua libururik irakurtzea eta hasieran “Kutsidazu bidea, Ixabel” irakurtzen hasi nintzen beste liburu txapa bat bezala, liburu bat irakurri behar nuelako hirugarren hiruhilabetean eta hori nahiko laburra iruditu zitzaidalako. Orriak irakurtzen nituen bitartean gero eta gehiago gustatzen zitzaidan liburua eta bigarren egunean amaitu nuen.
Iratiren munduan sartu eta liburuaren hurrengo laburpena aurkitu dut:
Jose Martin euskara ikasten ari den mutiko bat da, eta baserri batera doana benetako euskara ikasteko. Heltzean, taxi gidariarekin hitz egin ondoren, konturatzen da horko jendea ez duela bera bezala euskaraz hitz egiten,baizik eta euskara itxia hitz egiten dutela! Baserrian, familia ezagutu ondoren, haiek egiten dituzten lan berdinak egin beharko ditu:eskuekin intxaurrak apurtu, behien gorotza garbitu, bi anai zaratatsuekin lo egin eta Ixabelen amama jasan. Baina ez dira gauza guztiak txarrak izango, egunak pasa ahala Ixabelez maiteminduko da eta herriko euskaltegi batera joango da. Azken honetan, lagun berriak egingo ditu eta haiekin ondoko herrietako festetara joango da, gainera Mireni (euskaltegiko lagun bat) lagundu beharko dio bere auzokideaz libratzen, bere baserritik igarotzean harriak botatzen dizkielako. Ixabeleren gaira bueltatuz, Jose Martin gero eta gehiago maiteminduko da eta azkenean Ixabel bera ere maiteminduko da. Baina uda gure protagonistarentzat oso azkar igaroko da eta zoritxarrez bueltatzeko eguna helduko da. Denak baserriko atarian egongo dira taxia noiz joango den eta berarekin bat Jose Martin itxaroten.
Bere munduaren helbidea, http://irati3.mundua.com/ da. Weborri hauek egileari eta liburuari buruzko informazioa eskaintzen digute:
-eu.wikipedia.org/wiki/Kutsidazu_bidea,_Ixabel
-eu.wikipedia.org/wiki/Joxean_Sagastizabal
-www.euskaraz.net/donostia/idazleak/idazleak/00078.htm
LIBURUA IRAKURRI OSTEAN:
“Kutsidazu bidea, Ixabel” Joxean Sagastizabalen irakurri dudan lehenengo liburua da eta nahiko ondo pasatu dut irakurtzen, estilo polita eta oso berezia du, esaldi bateko paragrafo asko idazten dituelako. Nire ustez, nire adineko pertsonentzat ondo legoke, liburua gomendatuko nioke irakurtzen gustatzen zaienei eta gustuko balute, hurrengo partea gomendatuko nieke ere (“Kutsidazu berriz, Ixabel”). Nik, egile beraren beste libururen bat irakurriko banu, hori aukeratuko nuke.
Irakurtzeko dibertigarria dela esango nuke. Adibide argi bat da, gauez komunera altxatzen denean, argia itzalita dagoenez eta ez duenez aurkitzen, lurreko zulo batean txisa egiten du, zezenaren gainean. Egileak, euskera ez ulertzeari ere toke umoretsu bat ematen dio, Jose Martin ez zuenean ulertzen, “Swahiriz” hitz egiten zutela esaten duenean. Hori dela eta, protagonistarekin identifikatuta sentitu naiz, ni, askotan, joan naizelako beste hizkuntzak hitz egiten duten lekuetara eta badakit nola sentitzen zen Jose Martin eta pelikula ikusterakoan moldatu arte gauza bera gertatu zitzaidan batez ere aitaren hitz egiteko moduarekin.
